Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: March 20, 2011

Gobernu on eta txarrez

Duela urte mordoxka batetik hona, demokrazia terminoak ospe ia unibertsala irabazi du. Mendebaldeko munduko erregimen politiko guztiek, baita halakoak ez direnen arteko askok ere, beren buruari demokratiko deritzete. Aberrazio formal nabari eta agerikoengatik, hori oraindik lotsagabe egin ezin dutenak justifikatu egiten dira helmugaranzko lasterkako ibilbidea pedal kolpe indartsuz hasia dutela baieztatuz, tropelean lehenbailehen sartzearren.

Terminoaren ospea nahitaez loturik dago ospe askoz ere zaharrago bati: guztiok harro defendatzen ditugun berdintasunak, askatasunak eta antzeko terminoek dutenari. Gaur egun estuki erlazionatzen da efikazia edo eraginkortasuna bezalako terminoekin ere, erreferentzia garbia eta esklusiboa eginik garapen ekonomiko iraunkorrari eta, ondorioz, jendearen irrika kontsumista agortezinak asebetetzeari.

Kontzeptu horiek guztiak ezin direnez definitu ezinbesteko eta berehalako erantzunik sortu gabe, gauza da ez daukagula irizpide objektiborik, ez enpirikoa…