Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: February 27, 2011

Buruzagitzaz

Nullum profundum mare, nullum vastum fretum et procelosum ciet fluctus, quantos multitudo motus habet.
Quintus Curtius




Spinozak Tratatu Politikoa laneko I. kapituluan erakusten duenez, idealismoaren muina da gauzek modu jakin batekoak izan "behar" dutela sineste hutsa nahikoa dela gauza horiek, azkenean, egia bihurtzen amaitzeko, Zuzenbide Estatuko iritzi publikoa alde egonez gero. Bestela esanda, idealisten iritziz, Arrazoimena (letra larriz idatzia, zertaz ari garen hobeto uler dadin) beti aterako da garaile; hala gertatzen ez denean, azken batean, porrotaren beraren aurrean egongo garelako, hau da, gizatasunaren arrazoizkotasunaren ukazio koiunturazkoan aurrean, eta horixe da, hain zuzen ere, kosta ahala kosta haiek guztiek beti saihestu nahi izaten dutena.

Ezin lepora dakieke, beraz, erantzukizunik; ez, behintzat, intelektualik edo moralik. Eroapenak eta ahalegin porrokatuek, legearen babespean, pausuz pausu eramango gaituzte, azkenean —Denbora edota Probidentzia dira lek…